Energiei buruzko hitzaldia

2023/11/27

Fisika eta Kimika (1. maila), Fisika (2. maila) eta Kimika (2. maila) irakasgaietako batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek energiei buruzko hitzaldi bat izan zuten azaroaren 24an, Fisika eta Kimika Sailak antolatua, jakina.

Hitzaldiaren izenburua "Energia-sistema eta ingurumen-inpaktua. Egungo egoera eta etorkizunerako aukerak ". David Astrainek eman zuen, NUPeko Makina eta Motor Termikoen arloko irakasle titularrak. NUPek batxilergoko ikasleentzat eskainitako hitzaldietako bat zen.

​​​​​​​