Ikastetxea

Ikastetxea

IES Sancho III BHI titulartasun publikoko zentroa da, Nafarroako Gobernuaren menpekoa.

1968an Batxilergoko Institutu Nazional gisa sortu zenetik, eskualdeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikotzat hartzen da.

Hezkuntza-eskaintza zabala du:

  • B.H.I.
  • Batxilergoak Zientziak eta Teknologia, Humanitateak eta Gizarte Zientziak modalitateetan.
  • EAEko 3. eta 4. mailak, helduentzako Bigarren Hezkuntza.

Institutu honi atxikita daude Tafallako Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoak eta eskualdeko hurrengoak: Artaxoa, Larraga, Berbintzana, Miranda Arga, Mendigorria, Pitillas, Erriberri (DBHko 3. mailatik aurrera), Uxuea, Barasoain. Gainera, Tafallako Escuelas Pías ikastetxeko ikasleak eta Garcés de los Fayos ikastolako ikasle batzuk joaten dira Batxilergoko ikasketak egitera.

Ikasturte honetan, 700 ikaslek eta 80 irakaslek baino gehiagok osatzen dute hezkuntza-komunitatea, baita administrazioko eta zerbitzuetako 12 langilek ere (4 atezain, 2 administrari, 4 garbitzaile eta mantentze-lanetako arduradun bat).