Cambridgeko Prestatzaile Zentroa

20-21 ikasturtetik Cambridgeko Prestatzaile Zentroa gara.

Eta zer da hau, esango duzue?

Hau da, gure ikasleek, 4. DBHtik aurrera, aukera izango dute Cambridgeko ingelesezko titulazio bat lortzeko azterketa ofizial batzuk egiteko: B1 Preliminary for School (PET) edo B2 First for Schools (First).

Titulu horiek iraungitzen ez diren titulu ofizialak dira, mundu mailan onartuak, bai esparru akademikoan, bai lan-esparruan (erabiltzaileek hizkuntza horrekin dituzten trebetasunak egiaztatzen eta bermatzen dituzten tituluak direlako). Gure ikasleek Erasmuserako behar izan dezakete, Europako zein Europatik kanpoko edozein unibertsitatetan eta/edo lan-etorkizunerako. Era berean, B1 edo B2 graduko ikasketak amaitzeko beharrezkoak diren tituluak dira.

Nork egin ditzake azterketak?

DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleak.

Noiz eta non egingo dira?

Ekainean, gure ikastetxean, idatzizko eta ahozko trebetasun guztiak.