Euskaraz Hizkuntza-murgiltzea 24/25 - IES Sancho III El Mayor Tafalla - Ikasnova
Euskaraz Hizkuntza-murgiltzea 24/25 - IES Sancho III El Mayor Tafalla
Euskaraz Hizkuntza-murgiltzea 24/25
BERRIKUNTZAK
BERRIKUNTZAK
Urtarrilaren 30ean, osteguna, 16:30ean, DBHko liburutegian (ate nagusitik sartzen da) egingo den bilerara deitzen ditugu Astizen euskaraz murgiltzeko jardunaldietara joango diren ikasleen familiak.
Bestalde, informazio-dokumentu bat bidali dizuegu, irteteko eta iristeko ordutegiekin, beharrezko gutxieneko ekipajearekin eta portaera-arauekin. Hemen ere ikus dezakezue.
Jarduera Osagarrien eta Eskolaz kanpoko Jardueren Planaren barruan, instutuak DBHko 1. eta 2. mailako D eta A ereduko ikasleek Euskara hizkuntza-murgiltze jarduera batean parte hartzea erabaki du.
Informazio gehiago INFORMAZIO GUTUNAEUSKARAZKO HIZKUNTZA MURGILTZEA 24/25 dokumentuan eta BIZIKIDETZA ARAUAK.
Parte hartu nahi dutenek PARTE HARTZEKO FORMULARIOAN eman behar dute izena 2024ko urriaren 9 baino lehen, eta eskatzen diren dokumentu guztiak erantsiz:
- Banku-sarreraren ordainagiria.
- NANaren eta osasun-txartelaren fotokopia.
- Txosten medikoa, bidaian parte hartzen duten ikasleek elikadura-alergiak eta/edo bestelakoak badituzte.
Inprimakia betetzeko arazoren bat baduzue, jarri harremanetan zuen seme-alaben tutorearekin edo Zuzendariordetzarekin lagundu diezazuen.