Opera eta antzerkia

2024/03/27

Aste honetan gure ikasleen hainbat talde bi antzerki emanalditan izan dira.

Alde batetik, DBHko 1. mailako ikasleak Fernando Remacha auditoriumera joan ziren 22an, Rossiniren "Ezkontza kontratua" opera bufoa ikusteko. Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko Kantu Gelak, Burlata LHk (makillajearekin eta ile-apainketarekin elkarlanean), Donibane LHk (jantzien diseinuarekin eta sorkuntzarekin) eta Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak (ilustrazioarekin eta gida didaktikoaren maketazioarekin) parte hartzen duten hezkuntza-proiektu batean sartzen da antzezpena. Hezkuntza-proiektu honen azken emaitza goizeko saioetara joaten diren ikastetxeei erakutsi zaiena da.

Operan parte hartzen duten irakasleak eta ikasleak

 

Bestalde, batxilergoko 1. mailako ikasleak Navarro Villoslada institutura joan ziren hilaren 25ean. Egun horretan bertako Antzerki Tailerreko taldeak "Cervantes y después" obra antzeztu zuen, Ana Artajok eta Ion Martinkorenak idatzi eta zuzendua. Idazleek beren buruari galdetzen diote: zer egingo luke Cervantesek orain gure artean balego? Cervantes zahar eta kixotizatu batek bere kapare burutsua imitatzea erabakiko du, eta kalera abiatuko da laidoak uxatzeko eta behartsuei laguntzeko, eta konturatuko da duela 400 urte baino gehiago bere istorioen protagonista ziren gatazkek garai hartan bezain bizirik jarraitzen dutela, eta oraindik ere erraldoiei eta bilauei aurre egin behar dietela.
Burlatako LHk ere lagundu zien, makillajean eta ile-apainketan.