VALENTZIARA BIDAIA KULTURALA 24/25 – DBHko 2. - IES Sancho III El Mayor Tafalla - Ikasnova
VALENTZIARA BIDAIA KULTURALA 24/25 – DBHko 2. - IES Sancho III El Mayor Tafalla
VALENTZIARA BIDAIA KULTURALA 24/25 – DBHko 2.
Azken berriak
Azken berriak
Valentziarako bidaia hurbiltzen ari den honetan, bilera batera deituko zaituztegu, eta bilera horren xehetasunak emango dizkizuegu (programa, ekipajea, bizikidetza-arauak, etab.), eta zuen zalantza guztiei erantzungo diegu.
Otsailaren 18an, asteartean, izango da, 17:30ean, Batxilergoko Eraikineko Giza Zientzien Aretoan.
Deialdi honekin batera, bileran emango zaizuen informazio guztia jasotzen duen dokumentazioa bidaltzen dizuegu, badaezpada ere familiaren batek ezin duelako bilerara joan.
Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren planaren barruan, institutuak DBHko 2. mailako ikasleek Valentziara kultura-bidaia batean parte hartzea erabaki du.

Informazio gehiago INFORMAZIO GUTUNA – VALENTZIARA BIDAIA KULTURALA 24/25 eta BIZIKIDETZA ARAUAK dokumentueta.
Parte hartu nahi dutenek PARTE HARTZEKO FORMULARIOAN eman behar dute izena 2024ko urriaren 4a baino lehen, eta eskatzen diren dokumentu guztiak erantsi:
-
Banku-sarreraren ordainagiria..
-
NANaren eta osasun-txartelaren fotokopia.
-
Txosten medikoa, Valentziarako bidaian parte hartzen duten ikasleek elikadura-alergiak eta/edo bestelakoak badituzte.
Inprimakia betetzeko arazoren bat baduzue, jarri harremanetan zuen seme-alaben tutorearekin, konpontzen lagun diezazuen.