Ezagutu gaitzazu

Jarri gurekin harremanetan

Institutua Tafallako iparraldean dago.

Helbidea: Camino Macocha, 3

Telefonoa: 948 700 240
Faxa: 948 700 452

e-maila: iestafal@educacion.navarra.es

Bilaketak Google maps-en

Ezagutu zentroa

Institutua hiru eraikinek osatzen dute:

ERAIKIN NAGUSIA

Eraikin nagusia zaharrena da. Hiru gorputz eta hiru altuera ezberdin dituen eraikina da.

  • Lehenengoa, bi altuerako eraikina, institutuaren jatorrizko eraikina da. 1968an eraiki zen, eta hainbat berregituraketa izan ditu berritzeko, barne-banaketa aldatzeko eta ondoren eraiki ziren eraikuntzekin batzeko.
  • 1970ean, beste eraikin bat eraiki zuten, beheko solairua eta hiru solairu zituena; hasieran, lehenengotik bananduta zegoen, eta sarrera independentea zuen.
  • Urte batzuk geroago, beheko solairuko eraikin bat eraiki zuten, eskola-jantoki gisa erabiltzeko. Ondoren, ikasgeletarako egokitu zen.

 

GIMNASIOEN ERAIKINA

 

Bigarren eraikina 90eko hamarkadaren hasieran eraiki zen. Gimnasioen eta aldagelen eraikina da.

Erabilera anitzeko eraikina da; izan ere, gimnasio gisa ez ezik, ospakizun ofizialetarako (graduazioak, erretiroak), gurasoen bileretarako, Gabonetako jaialdia egiteko eta abarretarako ere erabiltzen da.

 

BATXILERGOKO ERAIKINA

Hirugarren eraikina Batxilergokoa da, eraikin nagusiaren atzean dagoena, patioa zeharkatuz. 2011-2012 ikasturtean eraiki zen, eta hurrengo ikasturtean hasi zen erabiltzen.