Familientzako informazioa

FAMILIENTZAKO ORIENTAZIOA IKASTURTEKO UNE ZEHATZETAN EGITEN DA, BATEZ ERE HURRENGO IKASTURTEKO IBILBIDEAK ETA HAUTAZKOAK AZALTZEKO INFORMAZIO-BILEREN BIDEZ

Orientazio-taldea

Aurtengo ikasturteko orientatzaileak Rosa Martínez Guillen eta Maitane Zubillaga Echeverria dira.

Nola lagun diezaioket nire semeari/alabari?

Zure seme-alabei egungo ikasturtea gainditzen edo ikasketekin nola jarraitu erabakitzen laguntzeko jarraibideak behar badituzu, Ikasketa-orientazioa atala, ikastetxearen orientazio-blogerako estekak dituen orrialdea, Lanbide Heziketako orri ofizialak, hainbat unibertsitatetakoak eta abar bisita ditzakezu.

Ikasturtean zehar zure seme-alabei laguntzeko jarraibideak behar badituzu, ikastetxeko orientatzaileekin jar zaitezke harremanetan. Horretarako, ikastetxera deitu behar duzu, 948 700 240 telefonora, eta, handik, haiekin komunikatuko zaituzte edo noiz artatuko zaituzten adieraziko dizute.

Ikasleentzako orientazio akademikoa: ibilbideak eta hautazkoak

Ikasleek etengabeko orientazio akademikoa jasotzen dute ikasturte osoan zehar.

Hasieran, tutoreak emango dizkie hurrengo ikasturteetako ibilbideei eta hautazkoei buruzko argibide orokorrak, bai eta egin ditzaketen LHko zikloei edo unibertsitate-ikasketekin jarraitzeko behar dutenari buruzkoak ere. Orientazio-taldea gure ikasleek izan ditzaketen zalantzak argitzeko prest dago.