Tornamira 2025eko olinpiada

2025/05/12

Larunbat honetan, maiatzaren 10ean, DBHko 2. mailako ikasleentzako Matematikako XXXVII. Olinpiada ospatu da Azkoienen. Ribera del Arga BHIk antolatuta, komunitateko 53 ikastetxetako 160 ikaslek parte hartu dute aurten.

Gure zentrotik Ahmed Khan (2. A), Itsaso Duque (2. B) eta Milena Heras (2. E) joan ziren. Dakizuenez, olinpiadak binaka egiten dira, lehiaketaren une berean sortzen diren bikoteka, eta hainbat ikastetxetako ikasleak nahasten dira. Bada, Ahmed Khanek eta Ines Croitoruk (Cintruenigoko La Paz DBHIkoa) osatutako bikotea hirugarren postuan sailkatu zen.

Zorionak, Ahmed!

 

Argazki gehiago, hemen