A25: Ahots ezkutuak zientzian

2026/11/26

Azaroaren 25a dela eta, eta ebaluazio honen bigarren gaiarekin bat etorriz, asmakuntzekin lotuta, zientziaren historiari begirada kritikoa eman nahi izan diogu.

Historian zehar, asmatzailearen eta ikertzailearen papera gizonarenarekin lotu da nagusiki, eta emakumeen lana isilarazi edo gutxietsi egin da sistematikoki. Errekonozimendu falta hori emakumeenganako jazarpen-modu bat izan da, zalantzarik gabe.

Errealitate hori ikusarazteko, sei emakume asmatzaile eta ikertzaileren biografietan oinarritutako elkarrizketak sortu ditugu ikasgelan. Lan horien bidez, gertutik ezagutu nahi izan ditugu haren motibazioak, bidean aurkitutako zailtasunak eta gizarteari egindako ekarpen handiak.

Murgildu elkarrizketa hauetan eta ezagutu itzalean mantendu diren emakume ausart hauen istorioak! Hemen behean entzun ditzakezu (ez dago bideorik, audioa baino ez da...)