A Los Bañales

2023/12/01

Institutuko Giza Zientzietako ikasle batzuk Los Bañales aztarnategi arkeologikoa bisitatzera joan ziren asteazkenean, azaroaren 29an, Zaragozako Cinco Villas eskualdean.

DBHko 4. mailako eta Giza Zientzietako Batxilergoko 1. mailako ikasleak izan ziren, eta DBHko 2. mailako Kultura Klasikoko hautazkoak, Klasikoen Departamentuko Cornelia A. eta Andrea G. irakasleekin batera. Goizaldea Sádaba eta Uncastillo artean igaro zuten, hiri erromatar baten hondakinak bisitatzen. Hiri horren izena ez dakigu ziur.

Hiriko sistema hidraulikoa ezagutu zuten nagusiki: akueduktua, presa, termak...


​​​​​​​

Argazki gehiago, HEMEN