UCE jarduerak - IES Sancho III El Mayor Tafalla - Ikasnova
UCE jarduerak - IES Sancho III El Mayor Tafalla
UCE jarduerak
2026/06/03
Eta ikasturtea bukatutakoan, UCE eta AA taldeek Relax eta Yoga tailerra amaitu dute. Tailer hori ikasturte osoan zehar egin da, eta EHKB eta AAko neska-mutilekin egin ohi den tailerretako bat da. Hemen ikus dezakezue Begoña M. irakasleak urte osoko argazkiekin egin dien bideoa.
Bestalde, ikasle horiek berek eskola-baratzea eraman dute ikasturte osoan zehar. Baratzea joan den ikasturtean sortu zen, eta ikasturte honetan landare eta lore multzo bat lantzen eta zaintzen ikasi dute.
Aurrekoan CIP Tafalla bisitatu zuten, Ile-apainketa eta Estetika graduen instalazioak ezagutzeko. Bertan, gradu hauetako ikasleek ikasten dutena bertatik bertara ezagutu zuten: ile mozketak, manikurak eta abar egin zizkieten.
