16 urtez azpikoa (CAD Tafalla)

2023/10/23

Eta zorionak eman nahi dizkiogu CAD Tafallako 16 urtez azpiko emakumezkoen taldeari, joan den asteburuan Camargon (Kantabria) jokatutako Espainiako Txapelketako fase erregionalean taldekako bigarren sailkatu baitziren Donostiako Realaren ondoren.

Horien artean, gure ikastetxeko hainbat neska daude:Teresa C., Lydia C., Khadi D., Nerea C., Aisha B., Nerea L., Irene G., Aitana F. eta Leyre C. 

  
 

Estatuan hamaikagarren postuan sailkatu da taldea, eta hori historikoa izan da klubarentzat.

Zorionak, txapeldunak!