Basabere

2024/04/09

Basaberera iritsi berriak, 3 egun aurretik naturaz euskaraz gozatzeko!!

    

DBHko 1. eta 2. mailako A eta D ereduetako gure neska-mutilak Lezaunen daude egunotan, Basabere baserri-eskolan.

Basabereko hezitzaileek eta begiraleek hainbat tailer, jolas eta jarduera diseinatu dituzte, betiere gure ikasleen ingurunera eta hezkuntza-curriculumera egokituta.

Hemen ikus ditzakezue gure neska-mutilak egiten ari diren jardueretan.

Kontatzen digute: Hiru egunez, Basabereko hezitzaileekin batera baserriko zein erreskate zentroko animalia basatiak ezagutu, zaindu, elikatu eta naturgunea babesten ikasi dugu. Animalia guztiak ez dira maskotak eta arduraz tratatu behar ditugu horiek eta gure bertako ingurunea babesteko. "Ezagutzeko deskubritu, errespetatzeko ezagutu"


Jolasteko eta ingurunea disfrutatzeko astia ere izan dugu, beti ere euskara tarte!!!