2025/03/31

Eta aurten bi ikasle OLINPIKO ditugu.

Alde batetik, Oroel Villanua, batxilergoko 1. B mailakoa, hirugarren postuan sailkatu zen UPNan urtarrilean ospatu zen Matematikako Olinpiadan. Eskualde-fase honetan, Nafarroa osoko institutuetako 76 ikaslek hartu zuten parte. Ondoren, otsailaren 22an, oraingoan Tuteran, Nafarroa, Aragoi eta Errioxa artean egiten den triangeluarrean parte hartu zuen. Triangelu horretan ohorezko aipamena jaso zuen. Joan den asteburuan (martxoak 28-29) Matematikako XI. Olinpiadaren fase nazionalera joan zen, Asturiasen, eta Australian nazioarteko fasean parte hartzeko aukera izan zuen. Azpimarratzekoa da Oroel batxilergoko lehen mailan dagoela, eta olinpiadetara, berriz, bigarren mailako ikasleak aurkezten direla nagusiki. Oroel, datorren ikasturtean gehiago!

Bestalde, Diego Rubiobatxilergoko 2. A mailakoa hirugarren geratu zen Kimikako Olinpiadan. Hori dela eta, apirilaren 25ean Kordobako Unibertsitatera joango da fase nazionalean parte hartzeko. Zorte on, Diego!


Oroel Villanua  

Diego Rubio