Jubilazioa

2025/06/18

Atzo, ekainak 18, Pedro Arizpeletaren agur-ekitaldia izan zen.


 

Lehenik, Begoña eta Rosa sailkideek agur txiki bat egin zioten. Ondoren, ikaskide guztien opariak banatu zitzaizkion. Gero, Pedrok hitz batzuk esan zizkigun, eta gogoan izan zituen lanean bat egin duten guztiak. Eta, azkenik, Alfontsok agur esan zion Pedrori, lankide, zuzendaritza-taldeetako kide eta lagun gisa hitz eginez.

​​​​​​​
 

 

Pedro pertsona garrantzitsua izan da zentro honetan. Urte askotan zuzendaritza taldeko kide izan da, lehenengo zuzendariorde eta gero idazkari. Azken urte hauetan zuzendaritza taldea utzi behar izan zuen osasun arrazoiengatik. Ekitaldian zehar familia, hezkuntza-komunitate osoa eta ikaskide ohi asko izan zituen lagun.

Pedro ikasturte amaieran erretiratuko da (beno, hurrengo urtearen hasieran). Ibiltzea eta bidaiatzea asko gustatzen zaionez, seguru ez dela aspertzen! Asko gozatzen du!

Argazki gehiago, hemen