Kontzertua Urko Ocañarekin

2025/03/17

Otsailaren 12an, Urko Ocañamusikariak eskainitako "Sonidosdel Mundo "kontzertu didaktikoari esker, munduko hainbat lekutara joateko aukera izan genuen.

Kontzertu berezi horretan Musika ikasgaia ikasten ari diren 4. mailako ikasleak, D.C.koak eta PILEkoak izan ziren, eta Itziar Z.


 

 

Kontzertuak ordubete iraun zuen, eta bertan munduko hainbat tokitako instrumentuak eta musika tipikoa ezagutzeko aukera izan genuen. Mediterraneotik India eta Amerikara, Erdialdeko Asiatik, Afrikatik, Europatik eta Ozeano Baretik igarota. Kultura arabiarretik hasi eta Amazoniako eta Andeetako kultura indigenetara, kultura persiarra, turkiarra, Ipar Amerikako eta Hawaiiko tribu natiboak, Indiako musika, Afrikako antzinako kulturak, Iparraldeko musika zeltikoak eta barbaroak, flamenkoa edo Tibet.

Eta tresna hauek aurkeztu zizkigun: oud, santoor turkiarra, laute egiptoarra, salterio persiarra, Erdi Aroko arku-bihuela, baglama saz, ukelelea, katilu tibetarra, euri-makila, aduf, bendir, requinto, sitar, gitarra flamenkoa, riq, darbuka, daf, flauta nativa, arpa zelta, adarra, kalimba, ogi-txirula, berimbau...

Urkok hemen emandako kontzertu oso baten bideoa ikus dezakezue (ez da gure zentrokoa). Eta argazkiak eta bideo labur batzuk gure instian grabatuak dira hemen.