Presentación en la UPNA - IES Sancho III El Mayor Tafalla - Ikasnova
Presentación en la UPNA - IES Sancho III El Mayor Tafalla
2024/03/22
Martxoaren 8an, gure ikastetxeko batxilergoko 2. mailako bi ikaslek, Emine Rakipovak eta Haizea Costak, NUPek antolatutako "Emakumeak eta ikerketa" ekitaldian parte hartu zuten. Ekitaldi honen helburua ikerketan ari diren emakume gazteak ikusaraztea zen. Jardunaldia Arrosadiako Liburutegiko Open Space-an izan zen. Helena Bengoetxea zinemagileak zuzendutako "Mujer, por supuesto" bideoa eta Nafarroako hainbat zentrotan egindako Ikerketa Batxilergoko sei lan aurkeztu ziren. Guztiek zuten amankomunean egileak emakume gazteak zirela edo hainbat arlotan emakumeei buruzko gaiak lantzen zituztela. Gure ikasleek "Emakumearen egoera bideojokoen munduan" izeneko ikerketa aurkeztu zuten, Pedro Tirado Teknologia irakaslearen tutoretzapean. Oso egun atsegina eta aberasgarria izan zen bientzat.
Aurkezpena hemen ikus dezakezu