DBHko 1. mailako Historiaurrearen Museoa

2023/12/14

Ez, ez pentsa DBHko 1. mailako gure ikasleak museo batera joan zirenik Historiaurreari buruzko erakusketa bat ikustera. Haiek egin zuten erakusketa!

1. A, B, C eta D mailetako ikasle guztiek Historiaurrea landu dute lehen ebaluazioan. Eskuratutako jakintzarekin kartelak prestatu dituzte eta erakusketetan lagundu dieten hainbat maketa egin dituzte: haitzuloetako pinturak dituzten kobazuloak, monumentu megalitikoak, armak eta tresnak, etab. Gero, landutako guztia azaldu zieten ikaskideei.

Argazki guztiak ikus ditzakezue hemen.