Operarako irteera

2025/04/28

Joan den apirilaren 10ean, DBHko 1. mailako ikasleekin joan ginen Musikaren Hirira, Rossiniko "La scala di seta" (Zetazko eskailera) operaren emanaldira. Antzezpen hau hainbat ikastetxeren arteko lankidetza-proiektu baten emaitza da: Musika Kontserbatorio profesionala eta kantuko ikasleak, Donibane LH (jantziak) eta Burlatako LH (makillajea eta ile-apainketa).


 

 

Irakasle laguntzaile gisa Musika Saileko kide guztiak izan ginen: Alfonso H., Itziar Z., Eduardo S. eta Laura I. Gure ikasleak publiko bikaina izan zen, oso jarrera ona izan zuten.


"La escalera de seda" G. Rossiniren "La scala di seta" opera komikoaren eta Giuseppe María Fopparen libretoaren gaztelaniazko egokitzapena da.

Istorioa Parisen gertatzen da, XIX. mendearen hasieran. Giulia, Dormont jaunaren ikasle begi-ninia, Dorvil isilpean ezkonduta dago. Hala ere, Dormontek beste asmo batzuk ditu Giuliarentzat. Etxeko morroiak, ezkongai batek eta lehengusina Lucillak maitasun-korapiloak sortzen lagunduko digute, bizitzaz beteriko Paris bat erakutsiz, egoera barregarrietan bildua.

Umorezko ikuspegi batetik, giza izaeraren ahulezien erakusgarri da obra. Konpositorearen lan komikorik onenetakoa da.