Katedralera irteera - IES Sancho III El Mayor Tafalla - Ikasnova
Katedralera irteera - IES Sancho III El Mayor Tafalla
Katedralera irteera
2026/05/04
Joan den astelehenean, apirilaren 27an, batxilergoko lehen mailako ikasleekin Tafallako Kirol Hirira joan ginen, eta, horrela, Gorputz Hezkuntza sailak antolatutako jarduerarekin jarraitu genuen.
Oraingo honetan entrenamendu fisiko handiko jardunaldi batez gozatu ahal izan genuen, indoor zikloa, HIIT, eboluzio entrenamendua eta igeriketa praktikatuz. Kirol Hiriko zuzendaritzari eta langileei esker, instalazio honek eskain diezagukeen guztia ezagutu ahal izan dugu, eta bertatik bertara egiaztatu entrenamendu zorrotz baten ondorioak.
Irteera honetan Jaione M., Amaia J., María E. eta Mikel Z. izan ditugu irakasle laguntzaile.
Nabarmentzekoa da ikasleen portaera bikaina eta jarrera zoragarria, jarduera bakoitzean izan zuten inplikazioa bikaina izan baitzen.
Beste argazkiren bat ikus dezakezue hemen
