PROA+ sare - IES Sancho III El Mayor Tafalla - Ikasnova
PROA+ sare - IES Sancho III El Mayor Tafalla
PROA+ sare
2026/10/22
Joan den asteartean, urriaren 20an, Hezkuntza Saileko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko PROA+ Programandauden ikastetxeak irekitzeko sarean parte hartu genuen Sancho III el Mayor Institutuko EHKB eta Ikasgela Alternatiboko taldeetako ikasleek.
Lehen saio horretan hezkuntza inklusibo eta kalitatezkoa lortzeko bidean dauden oztopoak eta erraztasunak aztertu ziren. TC-DUA programak eskatuta, bertaratuei bazkaria prestatzen laguntzen diegu. Eta, gainera, gure egunerokoan zentroan aurkitzen ditugun oztopoei buruzko azalpen txiki bat egin genuen, baita institutuan jardunaldi bakoitzean gure presentzia, parte-hartzea eta ikaskuntza errazten duten gauzei buruzkoa ere; horrela, maila teorikoan aurretik landutakoaren benetako esperientzia erakutsi genuen.
Esperientzia polita izan zen, eta aukera eman zigun, batetik, sukaldaritza-tailerrean landutako guztia errealitatean aplikatzeko, eta, bestetik, Hizkuntza irakasgaian prestatutako aurkezpenen jendaurreko erakusketa egiteko.
