Uxuek saria errepikatu du Bikoiztu 1

2024/01/29

Uxue Fernández Alzorizek irabazi du "Pamplona Negra" idazle gazteentzako kontakizun laburren II. Literatur Saria, gaztelaniazko kontakizunen modalitatean.

Epaimahaiak Uxueri lehen saria ematea erabaki zuen Makando kasua izeneko kontakizunarengatik. "Esaldi laburrekin, paragrafo laburrekin eta lehen pertsonako narrazio batekin, edozein egile helduk sinatua izan zitekeen kontakizun hau", adierazi zuen epaimahaiak.

Jaialdiaren hamargarren edizioaren programazioaren barruan, David Gil idazle ezaguna sariak banatzeko ekitaldian izan zen asteazkenean, urtarrilak 24, eguerdiko 11:30ean, Iruñeko Planetarioan. Epaimahaia Carlos Bassas idazleak, NICDO sozietate publikoko Eduardo Nanclares eta Juan Manuel Sanchezek eta Susana Rodriguez Lezaun Pamplona Negra jaialdiko zuzendariak osatu dute.

Uxue bere ekimenez aurkeztu zen lehiaketara, ezagutzen baitzuen. Iaz finalista geratu zen, eta aurten... hobetu beharra zegoen! Hemen ikus dezakegu Uxue sari banaketan.