Valentziara bidaia kulturala – DBHko 2.

Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren planaren barruan, institutuak DBHko 2. mailako ikasleek Valentziara kultura-bidaia batean parte hartzea erabaki du.

Informazio gehiago INFORMAZIO GUTUNA – VALENTZIARA BIDAIA KULTURALA 25/26 eta BIZIKIDETZA ARAUAK dokumentuetan.

Parte hartu nahi dutenek PARTE HARTZEKO FORMULARIOAN eman behar dute izena  baino lehen, eta eskatzen diren dokumentu guztiak erantsi: azaroak 14. 

  • Banku-sarreraren ordainagiria.

  • NANaren eta osasun-txartelaren fotokopia.

  • Txosten medikoa, Valentziarako bidaian parte hartzen duten ikasleek elikadura-alergiak eta/edo bestelakoak badituzte.

Inprimakia betetzeko arazoren bat baduzue, jarri harremanetan zuen seme-alaben tutorearekin, konpontzen lagun diezazuen.