Zentro arteko txapelketa - IES Sancho III El Mayor Tafalla - Ikasnova
Zentro arteko txapelketa - IES Sancho III El Mayor Tafalla
Zentro arteko txapelketa
2025/04/07
Apirilaren 4an, ostirala, 4 .D, 4. E, 4. F eta 4. DC mailetako ikasleak Ereta pilotalekura joan ziren "Tafalla Osasunaren alde" programaren barruan dagoen ikastetxeen arteko txapelketan parte hartzeko.
Urte batzuk daramatzagu txapelketa honetan parte hartzen. Berez, ez da txapelketa bat, baizik eta Tafallako bigarren hezkuntzako beste ikastetxeetako ikasleekin elkartu eta ohitura osasungarrien jardunaldi batean parte hartzeko aukera bat.
Goizeko 9etan elkartu ginen Eretan hainbat kirol joko tradizional egiteko (zakuak, sokatira, mazorkak, etab.), eta ondoren bazkari osasungarri batera gonbidatu gintuzten.
Hemen gure neska-mutilen argazkiak eta bideoak ikus ditzakezue txapelketan.