25N Genero-indarkeriaren aurkako eguna

2023/11/28

Azaroaren 24an berriro elkartu ginen Sancho III.a BHIko hezkuntza-komunitateko kide guztiak patio estalian. Helburua, oraingoan, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko ekitaldi bat egitea zen.

Gure komunitateko hainbat kidek emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako manifestu bat irakurri zuten eta ezabatzea eskatu zuten. Manifestua hemen irakur dezakezue. Eta gero eszena txiki bat egin zen gaiarekin lotuta. (Soinua topera igotzen da, oso gutxi entzuten da...)

 


 

Gainera, aurreko astean tutoretzetan gaia lantzen aritu ziren, lotutako jarduerak egiten eta banderola batzuk prestatzen, bikote-harreman batean zer egin behar den eta zer ez ideiekin. Emaitza argazkietan ere ikus dezakezue.