Eta omenaldia Tafallan

2026/05/20

Joan den ostiralean, maiatzaren 15ean, Tafallako Udalak omenaldia egin zien 2016an Tafallako Eskualdeko Ikastetxe Publikoan D eredua hasi zuten lehen familiei, hamargarren urteurrena zela eta.

Ekitaldian, gaur egun gure ikastetxean ikasten ari diren lehen promozioko familiak bildu ziren, eta, ikasleekin eta hezkuntza-komunitatearekin batera, osoko bilkuren aretoa bete zuten. Topaketa xume eta hunkigarria, Tafallan euskarazko hezkuntza publikoarekiko hamarkada bateko konpromisoa aitortzeko balio izan zuena.

Tafallako eskola publikoan D eredua proiektu bizia eta hazten ari da. Hamar urte hauek ospatzeko arrazoi dira, baina baita konpromisorako ere. Hurrengo belaunaldientzako eskola publiko euskalduna, inklusiboa, anitza eta kalitatezkoa eraikitzen jarraitzeko konpromisoa.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, bereziki, 10 urte hauetan proiektuan parte hartu duten guztiei: familiei, ikastetxeko eta institutuko zuzendaritza-taldeei eta irakasle-taldeei, eta euskara ikasten jarraitzen duten ikasleei.