Hizkuntza-murgiltzea euskaraz Kosta Camp

2025/10/29

A eta D ereduetako DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek euskaraz murgiltzeko jardunaldi batzuetan parte hartu dute. Kosta Campen izan dira, Olatz D. eta Eñaut G. euskara irakasleak lagun izan dituen abentura anitzeko kanpamentuan.

Aizarnazabalen hartu dute ostatu, Larraitz aterpetxean, urriaren 22, 23 eta 24an, aurten oso goiz, aurreikusitako uretako jarduera guztiak egin ahal izateko.

Kanpamentua kostaldetik oso gertu dago, eta, beraz, kanpamentuko ohiko jarduerez gain (jolasak edo mendi-ibiliak, adibidez), aurten paddel surfa egin ahal izan dute Zumaian. Zarautzen ere eskalada egin dute.


 

 

Hiru egunak oso azkar pasa dira, oso ondo pasatu dute! Argazki guztiak ikus ditzakezu eta bideoren bat hemen.