Olimpiada matematika DBH2. - IES Sancho III El Mayor Tafalla - Ikasnova
Olimpiada matematika DBH2. - IES Sancho III El Mayor Tafalla
Olimpiada matematika DBH2.
2026/05/12
Joan den larunbatean, Mendillorri BHIk Nafarroako Matematikako XXXVIII. Olinpiada hartu zuen DBHko 2. mailako ikasleentzat, foru erkidego osoko 48 ikastetxetatik etorritako 150 parte-hartzaile bildu zituen.
Gure zentrotik Aimar Echenique (2. A), Leire Martínez (2. B) eta Leyre Gauna (2. C) joan ziren (hor ikusten ditugu diplomak jasotzera igotzeko unean).
Ikasleek, probaren aurretik ausaz parekatuta, bi ordu izan zituzten sei problema matematiko ebazteko. Bien bitartean, senitartekoak eta irakasleak ez ziren besoak gurutzatuta geratu: Mendillorriko Gordailuetara bisita, bi ihesbide room — bata bandera olinpikoaren lapurretari buruzkoa eta bestea errepublikatik frankismora Quintana hotelean bidaiatzen duena — eta emakume zientzialariei buruzko erakusketa bat.
Nafarroako Tornamira Matematika Irakasleen Elkarteak antolatu zuen olinpiada, eta NUPen, Iruñerriko Mankomunitatearen eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren babesa izan zuen. Datorren urtean, lekukoa Corellako Alhama BHIra pasatuko da.
