Euskaraz Hizkuntza-murgiltzea - IES Sancho III El Mayor Tafalla - Ikasnova
Euskaraz Hizkuntza-murgiltzea - IES Sancho III El Mayor Tafalla
Euskaraz Hizkuntza-murgiltzea
INFORMAZIO-BILERA
INFORMAZIO-BILERA
Zuen seme-alabek urriaren 13tik 15era bitartean parte hartuko duten euskarazko hizkuntza-murgiltzeari buruzko informazio-bilera batera deitzen zaituztegu.
Data: datorren asteazkenean, irailak 30
Lekua: zentroko liburutegia (DBHko eraikina).
Ordua: 17:00
Familiaren batek joaterik ez badu, hemen ikus dezakezue bileran emango dugun informazioa biltzen duen dokumentazioa: jardueren programa, beharrezko ekipajea, iristeko eta irteteko orduak, portaera-arauak, etab.
AURRETIKO IZEN-EMATE
AURRETIKO IZEN-EMATE
Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren planaren barruan, institutuak DBHko 1. eta 2. mailako A eta D ereduko ikasleek Euskara hizkuntza-murgiltze jarduera batean parte hartzea erabaki du.
Informazio gehiago INFORMAZIO GUTUNA – EUSKARA HIZKUNTZA-MURGILTZEA 25/26 dokumentuan eta BIZIKIDETZA ARAUAK.
Parte hartu nahi dutenek PARTE HARTZEKO FORMULARIOAN eman behar dute izena 2025ko Irailak 15 baino lehen, eta eskatzen diren dokumentu guztiak erantsi:
-
Banku-sarreraren ordainagiria.
-
NANaren eta osasun-txartelaren fotokopia.
-
Txosten medikoa (behar denean).
Inprimakia betetzeko arazoren bat baduzue, jarri harremanetan zuen seme-alaben tutorearekin edo Zuzendariordetzarekin lagundu diezazuen.
